XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ISPILUAN...

Nekazariak dirudite muinoek
makurturik horizontean
azkeneko 50 milioi urteotan.

Nire haragizko arbasoak dira
zimurturik, odolik gabe,
zahartzaroaren zamapean.

Izarrak erori zaizkie ta eguzkia
udako parrillan kixkaliz sabeleko ileak.

Ta bizkarra jaso duten unean
haizeak jo ditu eta neguko
elurrak haragi puska galduz
erasoaldi bakoitzean.

Basurde bihurtu dira,
euri, ostadar ta hilargiz
asperturik, muturrak behera
begira.

Agureak dira.

Bentzutuak.

Etorkizun ezaren poderioz
beste egun bat gehiago iraunaraz
dezakeen geroaren bila.

Ta noizbait haran bihurtuko direnean...

Baina utz dezagun bertan.

Bazter ditzagun ispiluak
gure aurpegia zatar xamarra
da eta.